XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AINGERU OTOITZA (Abestia).

Aingeru batek Maria'ri
diñotso: graziz betea;
Jaungoikoaren Semeari
Emon dautsazu sortzea
Goiz, arrats eta eguerdietan
Ama, goresten zaitugu,
Aingeruaren itzak eurak
Guk bere esaten ditugu
.

(Agur Maria...).

Jaungoikoaren nai santua
Nigan dedilla egiña;
Izan nadin bai bere Ama,
Baña geldituz Birjiña
Goiz, arrats eta....

(Agur Maria...).

Jaunaren Semea gugaitik
Gizon aragiz da yasten
Au maitasun egiazkoa
Jauna gurekin bizitzen
Goiz, arrats eta...

(Agur Maria...).